Dudeismoa The Big Lebowski filmeko "The Dude" (Tipoa) pertsonaian oinarritutako erlijio, filosofia eta bizitza-estilo bat da. Bere helburu nagusia Taoismo txinatarra gaurkotzea da. Taoismo hau Tao Te Chingen finkatu zuen Lao Tsek K. a. VI. mendean. Filosofian Epikuro filosofo greziarraren kontzeptuak eta "The Dude" pertsonaiaren esaldiak nahasten dira. Pertsonaia Jeff Bridgesek antzeztu zuen 1998ko filmean[1]. Dudeismoa erlijio parodikoa dela esan da, batez ere filmeko erreferentzia komikoak erabiltzen dituelako eta erlijio tradizionalei kritika egiten diolako[2][3]. Hala ere, sortzaileak eta jarraitzaileek bere filosofia serioa dela diote[4][5]. Gaur egun 450.000 pertsona ordenatu dituzte[6].
Martxoaren 6a euren urteko egun sakratua da, "Tipoaren Eguna" (ingelesez: The Day of the Dude)[7].
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search